• Elkargi eta Sonagar bermeen nondik norakoak

    Sodena Sonagar Elkargi

Sodenak, Nafarroako ETE eta autonomoei finantzazioa errazte aldera, kolaborazio hitzarmen bat sinatu du ELKARGI eta SONAGAR elkar bermatzeko sozietateekin..

Sodena – ELKARGI kolaborazio hitzarmena

Finantzatu daitezkeen proiektuak eta laguntza finantzieroaren ezaugarriak

  • Aktibo finkoetan (ukigarri eta ukiezinak) inbertsioak egitera bideratutako maileguak; abiarazteko zirkulatzaile estrukturala; hazkundea; nazioartekotze eta finkatze prozesuak.

  • Programaren zenbatekoa: 65.000.000 euro.

  • Maileguen zenbatekoa: gehienez ere 1.500.000 euro arte.

  • Epea eta interes-tasa: kasu bakoitzean negoziatuko da.

  • ELKARGI bermea: bermeak maileguaren % 100aren estaldura eskaintzen du, urteko % 1eko komisioarekin eta % 0,5eko formalizazio komisioarekin.

  • Sodena bir-bermea: gehienez ere 25.000.000 euro arte.

Finantzazioa nola eskatu

  • Sustatzaileak ELKARGIri bere proiektua aurkeztuko dio honako helbidean: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko., eta honek informazioa aztertuko du.

  • Aldi berean, sustatzaileak bere eskaera aurkeztuko du hautatutako finantza-entitatean.

  • Onesten bada, ELKARGIk onuradunari, finantza-entitateari eta Sodenari jakinaraziko die eta gauza bera egingo du kasuan kasuko finantza-entitateak.

  • Amaitzeko, Sodenaren onespenarekin maileguaren kontratua sinatuko da.

Sodena – SONAGAR kolaborazio hitzarmena

Finantzatu daitezkeen proiektuak eta laguntza finantzieroaren ezaugarriak

  • Aktibo finkoetan (ukigarri eta ukiezinak) inbertsioak egitera bideratutako maileguak; abiarazteko zirkulatzaile estrukturala; hazkundea; nazioartekotze eta finkatze prozesuak.

  • Programaren zenbatekoa: 30.000.000 euro.

  • Maileguen zenbatekoa: gehienez ere 1.500.000 euro arte.

  • Epea eta interes-tasa: kasu bakoitzean negoziatuko da.

  • SONAGAR bermea: bermeak maileguaren % 100aren estaldura eskaintzen du, urteko % 0,5 eta % 0,65 arteko komisioarekin eta % 0,5eko formalizazio komisioarekin.

  • Sodena bir-bermea: gehienez ere 11.000.000 euro arte.

Finantzazioa nola eskatu

  • Sustatzaileak SONAGARi bere proiektua aurkeztuko dio honako helbidean: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko., eta honek informazioa aztertuko du.

  • Aldi berean, sustatzaileak bere eskaera aurkeztuko du hautatutako finantza-entitatean.

  • Onesten bada, SONAGARek onuradunari, finantza-entitateari eta Sodenari jakinaraziko die eta gauza bera egingo du kasuan kasuko finantza-entitateak.

  • Amaitzeko, Sodenaren onespenarekin maileguaren kontratua sinatuko da.

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio