• helburuak eta monitorizazioa

Espezializazio Adimentsuaren Estrategia prozesu etengabea da eta monitarizazio-tresnak behar ditu hainbat mailatan: jarduera makroekonomiko orokorra, espezializazioaren bilakaera eta lurralde zabalpena.

 

1) AGINTE KOADROA

Eskualdearen bilakaera erkatzeko bidea ematen du (profil adierazleak), helburu adostuekin 2020-2025-2030 urteetarako. Bi zatitan banatua dago:

  • Helburu orokorrak: 6 adierazle, eskualdearen nahiz biztanleen bizi-kalitatea, jasangarritasuna eta oparotasuna neurtzeko.
  • Tarteko helburuak: 20 adierazle, lehiakortasunaren zeharkako faktoreetand.

Zuzendaritza Batzordeak, seihilekoan behin, aginte koadroa eguneratu eta haren jarraipena egiten du.

 

2) ESPEZIALIZAZIOAREN BILAKAERA

Zehaztutako lehentasun estrategiko bakoitzerako, funtsezko magnitude ekonomikoak aztertzen dira (produktibitatea, enplegua, esportazioak, etab.), alderaketa-analisiaren bidez:

 

3) LURRALDE ZABALPENA

Tresna honek era grafikoan azaltzen du nola bilakatu diren funtsezko bost adierazle Nafarroako eskualde guztietan, lurralde kohesioaren bilakaera aztertze aldera.

 

4) KANPO EBALUAZIOA

Kanpo analisi independentea, S3 Nafarroa estrategia Europako Batzordearen metodologiara nola egokitu den jakiteko.

Espezializazio Adimentsuaren Estrategia prozesu etengabea da eta monitarizazio-tresnak behar ditu hainbat mailatan: jarduera makroekonomiko orokorra, espezializazioaren bilakaera eta lurralde zabalpena
 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio