Apex/Twin Screw
Aperitiboak eta fruitu lehorrak fabrikatu eta saltzen dituen taldea. Hainbat lekutan ditu instalazioak, hala nola Ribaforadan (Nafarroa), Riego de la Vegan (Leon) eta Benifaión (Valentzia). Bere produktuak hainbat markaren bidez merkaturatzen ditu: Aspil, Travesa, Vicente Vidal eta Abrego, besteak beste.
Bidaway.com
Bidaway (lehenago, Tidibi) hotel esklusiboak, aisia jarduerak eta osasun nahiz edertasun zerbitzuak preziorik onenean enkantean ateratzeko “on line” plataforma bat da (4 eta 5 izarrekoak). Plataforma honetan, hainbat eskaintzak partekatzen dituzte denbora eta espazioa. Eskaintzarik onena egin duen bezeroak bakarrik ordaintzen du, enkantea bukatzean, eskaintza irabazlea eskuratzeko.
Biomendi
Blackbinder
Cultivos de Navarra
Laborantza hidroponikoko tomatea ekoiztu eta merkaturatzeko enpresa, “Tomate de Artajona – Reyno Gourmet” markarekin merkaturatua. Artaxoako menden bidezko baterako sorkuntzako plantaren beroaren eta ur beroaren soberakina aprobetxatzea du helburu (plantaren jabea Ecoenergía Navarra, S.L. da). Ingurumenaren aldetik, prozesu jasangarria nahi dute bere osoan; izan ere, mendak tratatuz, txerri-etxaldeei irtenbidea eman nahi diete. I+G+B arloko lehen proiektua da horrelako tratamenduetan, berritzailea baita. Izan ere, ongarri lehorra, energia, ur garbi eta destilatua ekoizten ditu eta, gainera, baterako sorkuntzaren bero soberakinarekin, tomate hidroponikoak (lurrik gabe) lantzen dira berotegietan.
EINA, Estudios de Ingeniería Adaptada
ESA, Ecoenergía Sistemas Alternativos
Enpresak I+G+B arloa garatzen du nekazaritzako elikagaigintzan eta ingurumenean. Zehazki, garapen teknologikoa garatu nahi du hala hondakin eta azpiproduktu organikoen tratamenduan nola hondakin-beroen aprobetxamenduan. I+G-B arloa nekazaritzako elikagaigintzan eta ingurumenean sustatu nahi du, zientzia-teknologia-enpresa sistemako eragile guztien artean lankidetzaren aldeko kultura zabalduz; halaber, teknologia berrien garapena eta erabilera sustatu nahi ditu, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen irizpideekin bat.
Elara Ingenieros/span>
Finaves II
ForMune
Enpresa bioteknologiko honek txerto terapeutikoak garatzen ditu infekzio kronikoak eta minbizia tratatzeko. Plataforma bat dauka, proteina birkonbinatzaileetan oinarritua. Proteinak gaixotasunaren antigeno berariazkoei fusionatuta dagoen TLR4rako estekatzaile endogeno batek konposatuak daude. Lehen txertoa fase klinikorantz aurrera jotzea du helburu.
Foro Europeo de Formación Empresarial
Nafarroan, enpresa-prestakuntzaren arloan diharduen campus bat da. Etorkizunerako ikuspena: “Nafarroako Enpresa Campusa izan nahi du, erreferentzia nazioartean, bai berrikuntza etengabearengatik, bai enpresen egoerara egokitu eta hurbiltzeagatik, bai Enpresa Txiki eta Ertainaren Zuzendaritzan duen espezializazioarengatik (Enpresa Familiarra), bai zuzendaritzarako trebetasunak garatzeagatik, bai eta enpresara aplikatutako teknologia berriengatik ere".
Fundación para la Innovación y Desarrollo de la Nanotecnología (FIDeNa)
I+G+B arloko proiektuak garatzen ditu nanoteknologian.
Fundación de Investigación, Desarrollo e Innovación en Medio Ambiente (FIDIMA)
Futura Acorp
Enpresa honek, nagusiki, autoerosketarako sistemak garatu, ezarri, kudeatu eta mantentzen ditu, arretarik gabeko kioskoen bidez (kiosko horietatik, azken bezeroak kontsumo-eskaria egiten du). Halaber, bezeroaren sistemetan guztiz txertatuak dauden salmenta-guneen bidez. Hori guztia, aisiaren eta sukaldaritzaren arloetarako.
ID Ingeniería Acústica
iSOCO
Enpresa hau “sareko ekonomiarantz” bideratua dago, elkarlanerako eta hornitzaileen kudeaketarako web-atariak sortuz, teknologia sematikoetan nahiz adimen artifizialean oinarrituak.
Eskaintzen dituen irtenbideen artean, elkarrekintza naturaleko aplikazioak daude laguntzaile birtualen bidez (Iruñeko I+G+B zentroan garatua): berrikuntza kudeatzeko plataforma, hornitzaileen atariak, negoziazio elektronikoa…
Kams Kayaba
Los Arcoseko plantak malgukiak fabrikatzen ditu, ekoizpen-prozesuan kutsadura-maila minimoak direla. Talde multinazionalak beste bi planta ditu, Kams Kayabaz gain, Ororbian eta Orkoienen kokatuak, 1.000 langile inguru dituztenak, eta esekidura-elementuak eta zuzendaritza-punpak fabrikatzen dituztenak.
Kiva Foods
Grupo S21sec
Segurtasun digitaleko zerbitzu eta teknologietan espezializatua dago eta negozioen garapen iraunkorra bermatzea du xede. Erakundeetako balio handieneko aktiboak eta aktibo kritikoak babestea du helburu: informazioa eta konpainiaren irudia.
Lorpenak Navarra
OLUS Tecnología
Olus Tecnología enpresa sortu zen, balio erantsi altuko produktuak sortzeko jarduketak nazioartean gidatzeko asmoz, bai eta barazkia ardatz duen ikerketa gune bat sortzeko asmoz ere.
Pamplona Learning Spanish Institute
Iruñean espainiera irakasteko ikastegi espezializatua da. Hiru erakundek elkarrekin jardutearen ondorioz sortu da. Hauek dira: batetik, Clen College / IH Pamplona, hots, hizkuntza-prestakuntzan hamabost urtetik gorako esperientzia duen eskola; bestetik, Nafarroako Gobernua, interes handia baitu Nafarroa espainiera ikasteko leku eta helmuga gisa sustatzeko, eta hirugarrenik, High Schools Internacional-eko zuzendari nagusia, ikasbidaien arloan eskarmentu handi eta frogatua duena.
Protectora de Carnes
MTS Tobacco
1999an eratu zen eta, urte hartan ere, Sodena akziodun sartu zen. Harrezkeroztik, honako jarduera-lerroak garatu ditu: Outsourcing / ALTADISko lantegien mantentze-lanak. Zigarroak fabrikatzeko makinen birfabrikazioa eta salmenta. Ordezko piezak. Zigarroak fabrikatzeko makinen ordezko piezak fabrikatu eta saltzea.
Sociedad Logística Alimentaria Navarra (SLAN)

Logistika-zerbitzuetarako konpainia tenperatura kontrolatuan. Laguntza-egituraz hornitu nahi ditu elikadura arloko industria, merkataritza eta banatzaileak.
Sunsundegui
Suministros y Servicios Unificados de Carrocería, S.L. enpresak erabiltzen duen merkataritza-marka da, autobus-karrozeria txasidunak merkaturatzeko. Burnizko izeneko holding sozietateaz gain, bi enpresa hauek osatzen dute taldea: Suministros y Servicios Unificados de Carrocería izenekoak (autobus-karrozerien fabrikatzailea) eta Suncove-k (tren-bagoien fabrikatzailea).
Navarra de Tratamiento del Agua (Wasserlab)
Metsola Birding
Tweet Category
Teknologia-zerbitzua eskaintzen dio erabiltzaileari, twiterren produktu, enpresa, marka eta abarri buruz zabaltzen den informazioa sailkatu eta monitorizatzeko. Tweet Category-k (orain, Tweet Binder) kategorietan antolatzen ditu gai zehatz bati buruzko txioak eta erabiltzaileari txosten sakona ematen dio.