Vega Mayor, apostu aitzindari eta berritzaile bat.
Vega Mayor 1988. urtean jaio zen Milagron (Nafarroa) urte batzuk lehenago Europan abiarazi zen baina hemen existitzen ez zen formula bat Espainian sartzeko helburuarekin: kontsumitzeko prest zeuden entsalada eta barazkiak ekoiztea edo, bestela esanda, laugarren gama.
Abentura enpresarial honetan arazoak suertatu ziren arren, aurrera egin zuen haren sustatzaileek proiektuan jarri zuten ahalegina eta fedeari esker. Gure lurraldean existitzen ez zen merkatu bat sortu beharra zegoen eta beharrezkoa zen urte osoan zehar lehengaien kalitate maximoa ziurtatzen zuten barazki-ekoizleak bilatzea. Gainera, produktua baldintza optimoetan garraiatzea ahalbidetuko zuen hotzaren logistika sare bat garatu behar zen, eta garai hartan banatzaile gehienek ez zuten gisa honetako produktuak agertu eta saltzeko egokiak ziren hotz-eremurik.
Enpresak erronka guzti horiei aurre egitea lortu zuen eta, enpresa parte-hartzaileak sortuz, prozesu osoa integratzea lortu zuen maila nazionalean eta internazionalean erreferentea bihurtu duen hazkunde ibilbide bati hasiera emanez.
Egun, Florette Ibérica (Vega Mayor) enpresak 125 milioi euro fakturatzen ditu urtero eta produktu bukatuen 45.000 tona ekoizten ditu. Florette Agrícolaren bidez laborantzarako 1.400 hektarea propio ditu zazpi erkidego autonomotan eta bost ekoizpen fabrika ditu (Milagron, Toledon, Iniestan, Kanarietan eta Murtzian). 1.250 langile ditu.
Zifrak / Une garrantzitsuak
|
Munduan zehar hedatuta dagoen proiektu bat, sortu zenetik Nafarroara lotuta dagoena |
Nafarroako Gobernuaren laguntza, Sodena Vega Mayor-en kapitalean sartzearekin batera, funtsezko faktorea izan zen enpresaren etorkizunerako, izan ere, erabakigarria izan zen ekoizpen planta zaharretik planta berriagoetara eta instalazio handiagoetara aldatu ahal izateko eta Europako enpresarik onenen parean egoteko.
Inbertsio horiei esker bezeroak behar bezala artatu ahal izan genituen eta garapen fase berriari bermeekin aurre egin ahal genion, nazio mailako zein nazioarteko merkatuan.
Horrez gain, laguntza horrek Vega Mayor proiektuak Nafarroarekin zuzen lotura kontsolidatu zuen Espainiako beste eskualde batzuetan egin ziren inbertsio alternatibei dagokienez.
Juan Miguel Floristán
Vega Mayor-en Zuzendari Nagusia